Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lukas, santua

Ebanjelaria. Sirian jaio zen tradizioaren arabera (Antiokian seguru asko) eta osagilea izan zen. Pablo santuaren laguna izan zen eta, Tertulianoren arabera, hura izan zen Lukasen gidari izpirituala. Geroagoko tradizio baten arabera, aldiz, Kristoren 72 ikasleetariko bat izan zen eta Emausena ere bai. Hirugarren ebanjelioa eta Apostoluen Eginak idatzi zituen. Margolari eta sendagileen patroia da.  v  Jaieguna, urriaren 18a.