Luku, Antton
Euskal antzerkigilea (San Francisco, 1959). Garaziko Ezterenzubin 19 urte eman zituen eskolak ematen eta bertan euskaltzaletu zen. Antzerkiaren munduan, jokolari, zuzendari eta idazle modura aritu da, baita antzerki lantegiak zuzentzen ere Donibane Garaziko ikastetxean. Hirurak bat taldearekin jardun zuen 1985tik 1990ra, eta orduan izan zuen lehen esperientzia idazle moduan; geroago antzerki labur batzuk, irratietako gidoiak, inauterietarako lanak, ipuinak eta abar idatziz jarraitu zuen. Baina lanik oparoena dramaturgian egin du: hamabost bat antzezlan eta beste hainbat egokitzapen egin ditu. Argitaratu dituen antzerki lanen artean daude: Ezkonduko ditugu (1995), Tu quoque fili (1996), Antso azkarra eta Miramolinen esmeralda (1997). Azken bi obra horiekin, Donostia Hiria literatura saria eskuratu zuen bi urtez segidan. Horrekin batera, Botoiletan ipuin bilduma ere kaleratu zuen 1998an.