Lukiano
Zuiako udalerriko herrigunea, Baia ibaiaren ezkerraldean (Gorbeialdea, Araba). 46 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. Euskara XIX. mendearen hasieran galdu zen. Aipagarri dira San Joan Bataiatzailearen parrokia eliza, XVI. mendeko Encontrada dorrearen hondakinak eta Baia ibaiaren gaineko Erdi Aroko zubia.