Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lujanbio Zugasti, Maialen

Gipuzkoar bertsolaria (Hernani, 1976). Arte Ederretan lizentziaduna da. Bi aldiz irabazi du Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa (1991 eta 1994), behin Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (2003), eta hirutan iritsi da finalera Txapelketa Nagusian (1997, 2001 eta 2005). 2001ekoan txapeldunorde izan zen. Bertsokera sendoa eta freskoa, hizkuntza naturala eta nortasun handiko kantua du.