Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lukano

(Lat. Marcus, Annaeus Lucanus). Poeta latinoa (Kordoba, 39 - Erroma, 65). Seneka filosofoaren iloba eta Neronen ikaskidea izan zen. Hamasei urte zituela hiru poema zituen idatzita eta 20 urterekin Neronen babesa jaso zuen; 6 urte geroago, ordea, enperadorearen aurkako konspirazioa zela eta, bizia galdu zuen, bere buruaz beste egitera behartu baitzuten. Harena da Pharsalia edo Gerra Zibila lana. Historia lan honetan Zesar eta Ponpeioren arteko guduak azaltzen ditu.