Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lubumbashi

(Antzina, Elisabethville). Zaireko hegoaldeko hiria eta Shaba-ko lurraldeko hiriburua, Katangako eskualdean, Lobitotik (Angola) Lusaka (Zambia) eta Bulawayo-ra (Zimbabwe) doan burdinbideak zeharkatua. 683.056 biztanle. Unibertsitatea. Artzapezpikutegi katolikoa. Zaireko bigarren hiria da eta merkataritza eta industriagune (janari industria, ehungintza, kimika industria, eraikuntzarako gaiak) garrantzitsua. Kobre ustiakuntza.  v  Historia. Kongo-Kinshasak independentzia eskuratu zuenean (1960) matxinatu egin ziren Kongoko soldaduak belgikar ofizialen aurka. Belgikar gudarostearen zapalkuntzak eta ondorengo istilu larriek NBE parte hartzera behartu zuten. Katangako errepublikako hiriburua izan zen 1960-1963 bitartean.