Luc, Maria Eugenia
Euskal musikagilea (1958). Argentinan egin zituen bere lehenengo musika ikasketak, harmonia, kontrapuntu, konposizio eta instrumentazio arloetan irakasle izateko. Nazioarteko hainbat ikastarotan parte hartu du. Buenos Airesen bertan irakasle modura aritu zen urte askoan, eta ondoren, Milanen egon eta gero, Bilbora etorri eta FORCEMen hasi zen lanean. 1997tik aurrera Kuraia izeneko Konpositoreen Elkarteko lehendakaria da.