Lualaba
Kongo ibaiaren goi-ibilguaren izena (1.800 km). Zaireko estatuan egiten ditu 1.800 kilometroak. Shana-ko goi-ordokian (1.800 m) du iturburua eta zentral hidroelektriko garrantzitsuak hornitzen ditu Bukaman ontziz ibiltzeko gai egiten den arte (645 kilometroz). Ur lasterrak eta ur-jauzi handiak dira Lualaba ibaian zehar.