LSD
Kim. Azido lisergikoaren dietilamida, droga psikodeliko eta haluzinogenoaren laburdura. Buruko eritasun batzuk sendatzeko erabili izan den arren, ondorio txarrak eragiten ditu: gorabeherak digestioan, zorabioa, izerdia, dardara eta larritasuna, besteak beste. Ikusmenean, entzumenean, eta beste zentzuetan ere aldaketak gertatzen dira; ondorio psikotikoak ere baditu. Hori dela eta, LSDa kasu larrietan bakarrik erabiltzen da.