Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Loperena Eseverri, Antonio

Nafar margolaria eta eskultorea (Arguedas, 1922). 1952 arte artzain izan zen eta bere kasa ikasi zituen margolaritza eta eskulturako arteak. 1952an Tuterara jo zuen harria lantzen ikastera eta, geroago, Parisera. Haren lehen eskultura lana Arguedaseko elizako Ama Birjina baten kopia gotikoa izan zen. Eskultura nagusiak: Esperantzaren Ama Birjina, San Ireneo, San Antonio, Gurutziltzatuak, Belengo Ama Birjina, San Frantzisko Asiskoa eta San Agustin. Harenak dira, halaber, Monteagudoko elizako horma-irudia, Sir A. Flemingi eginiko bustoa, Marko Fabio Quintilianoren estatua eta Nafarroako Antso Azkarraren omenez eginikoa.