Lopes, Carlos
Portugaldar atleta (Viseu, Portugal, 1947). Iraupen probetan (5.000 eta 10.000 metrotan) korrikalari bikaina da. Olinpiar Jokoetan 1972an parte hartu zuen lehen aldiz, eta 1976an lortu zuen zilarrezko domina, 10.000 metroko proban lortu ere. 1982an Europako 10.000 metroko lasterketa irabazi zuen. Ordutik aurrera, maratoi probetara pasatu zen. Los Angelesko 1984ko jokoetan maratoia irabazi zuen, eta munduko errekorra hautsi zuen.