Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lope de Rueda

Espainiar antzerkigilea (Sevilla, 1500 inguruan - Kordoba, 1565). Paso-ak, antzerki lan labur irrigarriak, herri hizkera eta gaietan oinarrituak, idatzi zituen gehienbat, eta haiek egin zuten ospetsu. Lope de Ruedaren lanaren bitartez finkatu zen Italiako eragina Espainiako antzerkigintzan. Las aceitunas (Olibak) da haren paso famatuenetako bat.