Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lopategi Lauzirika, Jon

Bizkaitar bertsolaria (Muxika, 1934). Tolosako sakramentinoetan egin zituen humanitateak eta filosofiako ikasketak. Bertsolarien Txapelketa Nagusiko txapeldun izan zen 1990ean. Bizkaiko txapela lortu zuen, halaber, 1962, 1964 eta 1967. urteetan. Egun, bertsolari eskola batean irakasle da. Olerti eta Karmel aldizkarietan eman ditu argitara bertso gehienak. Azken urteotan oso agerpen gutxi egin ohi du jendaurrean. 2000. urtean bere lehenengo biografia argitaratu zen, Luis Baraizarrak pairatutako Jon Lopategi, bertsozko mezularia.