Lojendio Irure, Jose Maria
Gipuzkoako idazlea (Donostia, 1910 - Donostia, 1979). Madrilgo eta Parisko unibertsitateetan egin zituen Zuzenbideko ikasketak. Euskaltzaindiko hirugarren lehendakaria izan zen 1964-1966 bitartean. Junior, Gure Mutillak, El Pueblo Vasco, Argia, Euskera, Egan eta Arantzazu aldizkarietan argitaratu zituen zuzenbideari eta euskal kulturari buruzko artikuluak. Obra nagusiak: Naturaleza jurídica de la unión de Guipúzcoa y de Castilla, Modificaciones del Código Civil y de la Ley de Enjuiciamiento Civil, según las Leyes de 24 de abril de 1958 (1958), Agustín de Iturbe y Aramburu, primer emperador de Méjico, Mogel eta Lengua y Literatura Vascas (1956).
- Loiti
- Loiu
- Loizaga
- Loizate
- Loizu
- Lojendio Irure, Jose Maria
- loka 1
- loka 2
- lokabe
- lokabetasun
- lokabetu, lokabe(tu), lokabetzen