Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Loidi Peña, Fabian

Gipuzkoako olerkaria (Añorga, Donostia, 1909 - Igeldo, Donostia, 1985). Saturrarango eta Gasteizko apaizgaitegietan ikasi ondoren apaiz egin zen, 1935ean. 1945etik aurrera, Igeldoko apaiza izan zen. Olerki nagusiak: Orio´ko Umezurtza (1934), Aizkolariak (1950), Ixildu eziña (1953), Txiruliruka (1977), Arraunketa, Erne Nafarroa, Meza berria eta Bateltxoa kulunkaz.