Liebig, Justus Von
Alemaniar kimikaria (Darmstadt, 1803 - Munich, 1873). Natur zientzietako ikasketak egin zituen Bonnen eta Erlangenen, eta gero kimika ikasketak Parisen. 1824an kimika katedra eskuratu zuen Giesseneko unibertsitatean, eta han sortu zuen Europako lehenengo laborategi eskola. Eragin handia izan zuen ikasleengan, Hofman eta Kekulé-rengan besteren artean. 1830ean gorputz organikoetan karbonoa eta hidrogenoaren azterketa kuantitatiboa egiteko metodo bat sortu zuen. Karbonoaren zikloen eta izadiko hidrogenoaren teoriak azaldu zituen. 1831n titanioa (ez soila) bakartu zuen eta kloroformoa eta klorala aurkitu zituen; zilar-fulminatoa prestatu zuen eta superfosfatoak egiteko metodo bat azaldu zuen. Aurrenekoa izan zen lurrerako ongarriak erabiltzeko aholkatzen, eta hori dela eta ongarrien industriaren sortzailetzat jo izan da.