Liebowitz, Yeshayahu
Israeldar filosofo eta zientzialaria, letoniarra jatorriz (Riga, Letonia 1903 - Jerusalem, 1994). Berlinera alde egin zuen familiarekin, eta han kimika eta filosofia ikasi zituen. Gero, Suitzara joan zen medikuntza ikastera. 1934an, azkenik, Palestinara alde egin zuen. Filosofia, biokimika eta neurofisiologiako eskolak eman zituen Jerusalemgo Hebrew University-n. Hainbat saiakera idatzi zituen eta gizarte kritika zorrotzak egin zituen bere idazlanetan; horregatik ingurukoen aldeko eta kontrako iritziak jaso izan zituen. 1993an Israel saria eman nahi izan zioten bizitzan zehar egindako lanagatik. Itzhak Rabin Lehen Ministroak ekitaldiari boikota egingo ziola adierazi zuen, eta Liebowitzek ez zuen saria onartu.
- lidiera
- Lie, Trygve Halvdan
- Liebermann, Max
- Liebermann, Rolf
- Liebig, Justus Von
- Liebowitz, Yeshayahu
- Liechtenstein
- liechtensteindar
- lied
- Liedena
- Lieja