Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Liebermann, Rolf

Suitzar musikagilea (Zurich, 1910 - 1999). XX. mendearen bigarren erdialdean operarenganako interesa sustatzeko lan handia egin zuen, bere egitarauetan erakutsi zuen musika, lirika eta antzerkiaren bitartez. Musika eta zuzenbidea ikasi zituen. Hanburgoko operako zuzendari izan zen 1959-1972 urteen bitartean, eta Parisko operako administratzaile orokorra 1973-1980 urteen bitartean. Kargu horretan zegoela kritika latzak izan zituen diru gehiegi xahutzen zuelako, eta frantses musikariak kontuan hartzen ez zituelako. Liebermann-en lanen artean aipagarriak dira: Haserrea, Kontzertua jazz bandarako eta orkestrarako, eta Leonore, Penelope eta Emakumeen eskola operak. 1976an Ekitaldiak eta atsedenaldiak liburua argitaratu zuen, ironia handiz Parisko Opera indartzeko pasa behar izan zituen gorabeherak azaltzen dituena.