Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lidice

Bohemiako herrixka. 1942an R. Heydrich buruzagi nazia hil zen antentatuaren mendekuz, alemaniar naziek Lidice herria setiatu, gizonak hil eta emakumeak eta haurrak kontzentrazio zelaietara deportatu zituzten. Gerraren ondoren beste herri bat eraiki zen, zaharraren aldamenean, haren oroigarri.