lied
(Pl. lieder; Eusk. «kantua»). iz. Mus. XIX. mendeko Alemaniako kantu mota. Testu poetikoetan oinarritzen da, ahots bakarrerako da, eta pianoaren laguntzaz kantatzen da gehienetan. Goetheren poema lirikoak inspirazio iturri izan ohi dira liederrentzat. Schubert (600dik gora idatzi zituen), Schumann, Brahms, Wagner, Wolf, Strauss eta Mahler dira, besteak beste, lied-a gehien erabili zutenak.