Leonov, Leonid Maximovitx
Errusiar idazlea (Mosku, 1899 - 1990). Errusiako gudarostean 1922 arte egon ondoren eman zuen argitara lehen eleberria, Barsuki (1924, Azkonarrak). Sobietar Batasuneko iraultza ondoko giroa islatzen du bere obretan. 1943an Stalin saria jaso zuen eta 1957an Lenin saria. Obra nagusiak: Vor (1927, Lapurra), Sot (1935) eta Russky les (1953, Errusiako oihana).