Leonidas IIa
Espartako erregea K.a. 247-236 urteetan (K.a. 315 - 236). Seleuko I.aren Gortean eman zuen gaztaroa eta siriar batekin ezkondu zen. Aginpidera iritsi zenean adiskide zuen Agis IV.aren aurka agertu zen, hark hiritar guztien arteko berdintasuna eskatzen baitzuen. Agisek errege aulkitik eraistea lortu bazuen ere (242) bi urte geroago berreskuratu zuen aginpidea eta Agis hiltzera kondenatu zuen.