Leoni, Leone
Italiar arkitektoa eta eskultorea (Menaggio, Comotik hurbil, 1509 - Milan, 1590). Urregintzan lan egiten zuen eta Karlos V.a erregearen eskultore nagusi izan zen. Bere seme Pompeorekin (1533-1608) egiten zuen lan eta brontzean zizelaturiko monumentu ugari eskaini zioten Karlos V.a erregeari: Carlos Quinto abatiendo al furor (1564), Emperatriz Isabel, María de Austria, Felipe de Austria, etab. Buruak ere landu zituen, Karlos V.ari, Filipe II.ari eta Maria erreginarena, esaterako. Aipatzekoak dira, halaber, Jacobo Medicikoari eginiko hilobia (Milango katedralean) eta Vincenso Gonzaga soldaduari eginiko monumentua. Haren seme Pompeorena da Escorialeko erretaula nagusia.