Leopoldo IIa
Belgikako erregea 1865-1909 urteetan (Brusela, 1835 - Laeken, 1909). Leopoldo I.aren semea eta ondorengoa izan zen. Handinahia zen oso eta Belgika Europako herri indartsuenen mailara igo zuen, kolonia politika ausart baten bitartez. Belgika barneko merkataritza eta industria asko sendotu ziren bere garaian eta armada indartsua osatu zuen; garrantzi handia izan zuen hartan Afrikako kolonien zabalpenak. Helburu haiei begira, Association internationale Africaine izeneko elkartea sortu zuen eta Stanley bidaiari ingelesaren zerbitzuak kontratatu zituen, Kongoko lurraldeen kolonizaziorako (1875-1879). 1885ean sortu zuen Kongoko estatu librea, bera errege zelarik. Testamentuan Belgikako erreinuari utzi zion Leopoldo II.ak Kongoko estatua.