Leopoldo Ia
Belgikako erregea 1831-1865 urteetan (Coburg, 1790 - Laeken, 1865). Saxonia-Coburgeko printzea zen eta Errusiako armadan egon zen Napoleonen aurkako gerran. 1815ean ingelesen herritartasuna hartu eta Charlotte Ingalaterrako erreginagaiarekin ezkondu zen, baina bi urte geroago hil zitzaion emaztea. 1830ean Belgikako batzarrak hautatu zuen belgikar guztien errege, Joseph Labeauk hala eskatuta, eta errege izendatu zuten 1831n. Belgikaren aldeko saioak egin zituen nazioartean eta aurre egin zion holandarren erasoari. 1832an Frantziako errege Luis Filiperen arreba Luisa Maria Orléansekoarekin ezkondu zen eta handik aurrera Belgikako independentziaz arduratu zen nagusiki. Barne-politikan, katolikoen eta liberalen arteko elkar-ulertzea bultzatu zuen.