Lee, Tsung Dao
Estatu Batuetako fisikaria, txinatarra jaiotzez (Shanghai, 1926). Bere jaioterrian eta Estatu Batuetako Chicagoko eta Kaliforniako unibertsitateetan egin zituen fisikako ikasketak. Columbiako unibertsitateko fisikako irakasle izendatu zuten 1951n eta Fisikako Nobel saria eskuratu zuen 6 urte geroago, bere lankide eta herrikide zen Chen Ning Yang-ekin batera, aspalditik onartua zen paritate-iraunkortasunaren printzipioa baztertu zuelako.