Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Leeds

Ingalaterrako iparraldeko hiria, Mendebaleko Yorkshireko konderrian, Aire ibaiaren ertzean, Penino mendien mendebalean. 716.100 biztanle. Unibertsitatea. Apezpikutegi katolikoa. Leedseko hiriak hazkunde nabarmena izan zuen XIX. mendean zehar ehungintzari eta burdinbideari esker. Bertan daude Ingalaterrako ehungintza zaharrenak. Industriagune (ehungintza, altzairugintza, mekanika eta kimika industria, burdinbiderako gaiak, plastikoak), merkataritza eta kulturagune garrantzitsua da egun. Aipagarri dira bertako museoak, XVI-XVII. mendeetako Newsham House eliza eta garai bereko Kirkstalle-eko abade etxean.