Lee, Yuan Tse
Estatu Batuetako kimikaria, jaiotzez txinatarra (Hsin-Tsu, Taiwan, 1936). Taiwango eta Kaliforniako Berkeley-ko unibertsitateetan egin zituen kimikako ikasketak. 1986an Kimikako Nobel saria jaso zuen, Dudley R. Herschbach eta John C. Polanyi kimikariekin batera, erreakzio kimiko dinamikoez eginiko ikerlanengatik.