Lee, Kuan Yew
Singapurreko politikaria eta legegizona (Singapur, 1923). Cambridgeko eta Londresko unibertsitateetan egin zituen ikasketak eta 1954an People’s Action Party (PAP) alderdia sortu zuen. 1955. urteaz geroztik Singapurreko legebiltzarkide izan zen eta Lehen Ministro 1959-1976 urteetan. Singapur Malaysiako partaide izatea bultzatu zuen 1963an, handik bi urtera Malaysiaren mendekotasunaren aurka agertu bazen ere. Bigarren Nazioarteko Bulegoko partaidea izan zen PAP alderdia bertan izan zenenan (1967-1976).