Landuchio, Nicolas
Ezagutzen den lehen euskal hiztegiaren egilea (Luca, Toskana, XVI. m.). Dictionarium Linguae Cantabricae izenburuko obra osatu zuen (1962an bukatua). Gasteiz inguruko hizkera jaso zuen bertan, eta agertzen dituen hitzen artean askok jatorri erromantzea dute. Garrantzitsua da egin zen garaian eta tokian egina delako, baina batez ere beste inon agertzen ez diren hitzak agertzen direlako eta hitz erromantzeek euskal ahotan izan zuten bilakaera aztertzeko bidea ematen duelako. Hiztegia M. Agud-ek eta K. Mitxelenak argitaratu zuten 1958an.