Landowska, Wanda
Poloniar klabe-jotzailea (Varsovia, 1879 - Lakeville, Connecticut, 1959). Varsoviako eta Berlingo kontserbatorioetan egin zituen ikasketak. 1900-1913. urteetan Parisen bizi izan zen. Schola Cantorum-eko irakasle izan zen eta antzinako musikako kontzertu ugari eman zuen Europa guztian. 1913. urtetik 1919. urtera klabezin eskolak eman zituen Berlingo goi-mailako musika eskolan. Ondoren Parisa itzuli zen eta 1927. urtean St-Leu-la-Forêt-en kontzertu areto bat eraikiarazi zuen interpretazio ikastaroak emateko. 1941. urtean Estatu Batuetara joan zen. Antzinako musika zabaltzen lagundu zuen kontzertuen, irakaskuntzaren eta musika lanen bitartez. Fallak eta Poulenc-ek klaberako lehen musika lan modernoak eskaini zizkioten.