Landsteiner, Karl
Estatu Batuetako sendagilea, austriarra jatorriz (Viena, 1868 - New York, 1943). Vienako unibertsitateko irakaslea zen. Oinarrizko odol multzoak aurkitu zituen 1901. urtean. Estatu Batuetara jo zuen ondoren, eta 1941. urtean Rh faktorea aurkitu zuen. The Specificity of Serological Reactions obra eman zuen argitara 1936an. Medikuntzako Nobel saria jaso zuen 1930ean.