Landsbergis, Vytautas
Lituaniar politikaria (Kaunas, 1932). Vilniusko Kontserbatorioan piano ikasketak egin ondoren, kontzertuak ematearekin batera, kontserbatorioko irakaskuntza lanak ere egin zituen. SESBn Gorbatxoven erreformak hasi zirenean, Landsbergisek mugimendu nazionalista bat sortu zuen 1988an, Lituaniaren independentzia eskatuz. Lituanian egin ziren lehen hauteskunde libreetan Fronte Independentistak gehiengo handia lortu zuen, eta Landsbergis Errepublikako lehendakaritzara iritsi zen. 1990ean Lituaniako Errepublikaren independentzia aldarrikatu zuen, baina Gorbatxovek ez zuen onartu eta blokeo ekonomikoa ezartzearen mehatxua egin zuen. SESB desegin eta Estatu Independenteen Erkidegoa (EIE) sortu zenean, onetsi egin zen Lituaniaren independentzia eta Landsbergisek garai bateko soldadu sobietarrak pixkanaka Lituaniatik ateratzea hitzartu zuen Moskuko agintariekin. 1993an utzi zuen lehendakari kargua, eta 1996tik gobernuburu aritu da.