Landowski, Marcel
Musikagile frantsesa, Paul Landowskiren semea (Pont-l’Abbé, 1915 – Paris, 1999). Arthur Honeggerren ikasle izan zen. Zinemarako eta balleterako Operako fantasma (1980) lana osatu zuen. Landowskiren sinfonia lanek eta lan lirikoek abangoardia eta tradizioa lotzen zituzten trebetasun handiz. Musikako zuzendari izan zen Frantziako Kulturako ministerioan 1966-1975. urteen bitartean.