Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Landibarre

Biduze ibaiaren eskuinaldeko adarra. Iholdiko udalerriaren eremuetan du iturburua (Nafarroa Beherea) eta Armendaritze, Landibarre, Mithiriña, Donapaleu eta Amenduze-Unasoko herrietako lurrak ureztatzen ditu azken herri horretan ura Biduze ibaian hustu baino lehen.  v  Nafarroa Behereko udalerria, Iholdiko kantonamenduan (Oztibarre eskualdea). 1999ko datuen arabera, 293 biztanle. Lantabat du izen ofiziala. XII. mendeko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Landibarreko herria. Jaun baten peko lurra izan zen Erdi Aroan. Behaune, bertako auzo garrantzitsuena, Lukuzeko etxearen jabetza izan zen, 1227an Lekuntzeko monasterioak hartu zituen arte. Behaunen sortu zen “Jean le Basque” deituriko nafar kapitain ospetsua eta Henrike III.a Nafarroako eta IV.a Frantziako erregearen lagun mina.