La Mettrie, Julien Offroy de
Frantses sendagile eta filosofoa (Saint-Malo, 1709 - Berlin, 1751). Medikuntza ikasketak egin zituen Parisen eta Reimsen. Bere iritziengatik Frantziatik (1746) eta Holandatik (1748) alde egin behar izan zuen eta Berlina erbesteratu zen Frederiko II.aren gortera. Materialista zen eta positibisten aitzindari izan zen. Medikuntzako eta filosofiako lanak idatzi zituen. Idazlan nagusiak: Histoire naturelle de l’âme (1745, Arimaren historia naturala); Politique de la médecine (1746, Medikuntzaren politika); L’Homme-machine (1748, Makina-gizakia); L’homme-plante (1748, Landare-gizakia); Système d’Epicure (1750, Epikuroren sistema).
- La Cosa, Juan de
- La Cuadrilla
- La Fayette
- La Fontaine, Jean de
- La Fura dels Baus
- La Mettrie, Julien Offroy de
- La Olivako monasterioa
- La Oreja de Van Gogh
- La Palma
- La Paz
- La Pérouseko kondea