La Cuadrilla
Zinemagintzan diharduen taldea, Luis Guridi eta Santiago Aguilar bilbotarrek osatzen dutena. 2000. urtea arte hiru film luze idatzi eta zuzendu dituzte elkarrekin: Justino, un asesino de la tercera edad (1995), Matías, juez de línea (1996) eta Atilano presidente (1998). Umore beltzez eta gizarte kritika garratzez beteriko filmak dira hirurak.