La Paz
Boliviako hiriburua eta izen bereko departamendukoa, Ande mendietan, 3.700 m-ko garaieran (munduko hiriburu gorena), Choqueyapu ibaiak zeharkatua. 953.634 biztanle (1981). Artzapezpikutegia. Unibertsitatea. Burdinbide-gurutze garrantzitsua (Andeetako burdinbidea). Industriagune garrantzitsua (janari industria, ehungintza, zapatagintza, larrugintza, tabakoa). Aipagarriak dira XVIII. mendeko San Francisco komentu barrokoa, mende bereko Santo Domingo, San Pedro eta Santa Teresa elizak, XVIII. mendeko Villaverdeko markesen eta Diez de Medinatarren jauregiak, XIX. mendearen bukaerako katedrala eta Tiahuanaco museoa. La Pazeko hiria espainiarrek sortu zuten 1548. urtean. Boliviako gobernuaren egoitza da 1900. urteaz geroztik.