La Pérouseko kondea
(Jean François de Galaup jaiotza izenez). Frantses itsasgizona (Le Guo, Albitik hurbil, 1741 - Vanikoro-ko uhartea, Ozeania, 1788). 1756an itsas armadan sartu zen eta, Kanada aldean ingelesen aurkako ekinaldietan parte hartu ondoren, lur berrien konkistarako espedizio bat antolatu zuen 1785ean. Hego Amerikatik igaro ondoren, iparralderantz jo eta Pascua eta Sandwich (Hawaii) uharteak igaro eta gero, Necker uhartea aurkitu zuen, Makaoko itsasertza jo baino lehen. Japonia aldera joan zen ondoren eta Hokkaido eta Sakhalin uharteen arteko itsasartea zeharkatu zuen (La Pérouse itsasartea gaur egun). Hegoalderantz abiatu zen ondoren eta Samoa eta Australiara bideratu zen. Australiako Botany badiako itsasertzean idatzi zituen azken gutunak (1788) eta urte horretan bertan hil zuten Vanikoroko uhartean.