Kylian, Jiri
Txekiar dantzaria eta koreografoa (Praga, 1947). Pragako Ballet Nazionaleko eskolan hasi zen Kyrian dantza klasikoa, folklorea eta Martha Grahamen teknika ikasten. 1970ean hasi zen koreografo gisa Stuttgarteko John Crankoren konpainian. 1976an Hagako Nederlands Dans Teater-eko zuzendari artistiko izendatu zuten. Osatu zituen koreografia nagusien artean aipagarriak dira: Gau itxuraldatua (1975, Schönberg), Salmoen sinfonia (1978, Stravinsky), Sinfonietta (1978, Janáceck), Sei dantza (1986, Mozart).