Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

konjuntiba

iz. Anat. Ornodunen begiaren aurrealdeko muki mintza. Bi parte bereizten dira konjuntiban: betazalek estalia egon ohi dena, odol hodi ugari dituena; eta betazalak ixten direnean izan ezik estali gabe egon ohi dena, odol hodi gutxi dituena. Konjuntiba malkoak isuriz eta begiak kliskatuz garbitzen da.