Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Königsberg

ik. Kaliningrado.  v  Königsberg, zubiak. Mat. Topologiako arazoa, 1736an Euler suitzar matematikariak ebatzi zuena. Königsberg-eko hiriaren erdialdean, Pregel ibaian, uharte bat zegoen ibaiaren ertz bakoitzera iristen ziren bi zubi eta beste uharte batekin lotzen zuen beste zubi bat zituena. Beste uharte horrek ibaiaren ertz bakoitzera iristen zen zubi bana zuen. Zubi beretik bi aldiz igaro gabe zubi guztiak behin igaro zitezkeen ala ez, hori zen arazoaren muina. Eulerrek frogatu zuen ezinezkoa zela zubi bera bi aldiz igaro gabe zubi guztietatik igarotzea eta geroztik haren gisako arazoak argitzeko erabili ohi da Euler teoria. Grafiko batean ibai ertzak eta uharteak (puntu bana) eta zubiak (bi puntu lotzen dituzten kurbak) adierazten dira; ezinezkoa da ertz bakoitzetik behin soilik igarota ertz guztiak igarotzea, ertz bakoitzean erpin kopuru ez parea biltzen baita.