Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

koniko

izond. Kono formakoa.  v  Kurba konikoak. Gainazal koniko bat plano batek mozten duenean sortzen diren kurba lauez esaten da. Planoa ez bada konoaren sortzaile baten paraleloa, orduan kurba konikoari elipse esaten zaio; sortzaile baten paraleloa bada, parabola eratzen du, eta planoa konoaren bi sortzaileen paraleloa bada, hiperbola. Kurba koniko guztiek ez dute forma bera, baina definizioagatik eta ezaugarriengatik familia berean sailkatzen dira. Arkuak, zubiak eta hots uhinak eta uhin elektromagnetikoen erreflektoreak diseinatzeko erabiltzen dira.