Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

konjuntibo

izond. Biol. Ornodunetan, organo bat osatzen duten edo funtzio bera betetzen duten organoak edo ehunak lotzen dituen ehunaz esaten da. Ehun konjuntiboa zuntz zuriek (kolagenoa), horiek (elastikoak), gantz zelulek, fibroblastoek eta abarrek osatzen dute. Hiru ehun konjuntibo mota nagusi bereizten dira, kimika osagaien arabera eta ehuna osatzen duten gaien kopururaren eta proportzioaren arabera: ehun konjuntibo lasaia, organoen arteko hutsuneak betetzen dituena; ehun konjuntibo trinkoa, kolageno zuntzez osatua; eta ehun konjuntibo gantzatsua, gantzez osatua.