Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

konifero

izond. Bot. Izen bereko klaseko landare gimnospermoez esaten da. Zuhaitz egiturakoak, enbor zuzen garaikoak eta bizitza luzekoak dira gehienak. Ezkata edo orratz itxurako hostoak izan ditzakete. Gehienak monoikoak diren arren (oin berean bi sexuak), badaude dioikoak edo oin bakoitzak bere sexua duten motak ere, hagina, Taxus, adibidez. Lore arra gerba egiturakoa izaten dute, adar-txortenaren oinean kokatua; emea berriz ezkata artean bildua izaten dute, pinaburuaren barnean. Fruitua pinaburua edo haren antzekoa izaten dute. 50 bat zuhaitz genero biltzen dira koniferoen artean; mundu guztian daude zabalduak.