Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

konjuntzio

iz. Astr. Bi argizagi ekliptikan edo argizagi ekuatorearen planoan proiektatzen direnean Lurraren lerro zuzen berean eta alde berean daudenean duten itxura.  v  Behe konjuntzioa. Lurrak baino orbita txikiagoa duen argizagi bat Lurraren eta Eguzkiaren artean gelditzea.  v  Goi konjuntzioa. Lurrak baino orbita txikiagoa duen argizagi bat Eguzkiaz haraindi gelditzea.  v  Mat. Biderkadura logikoa p eta q bi proposizio izanik, p Ù q gisa adierazten den “p eta q” proposizioa da konjuntzioa. Adibidez, p “euria ari du” proposizioa bada, eta q, berriz, “astelehena da”, orduan p Ù q “euria ari du eta astelehena da” proposizioa da.