Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

komedia

iz. Ikus-entzuleak jostaraztea helburutzat daukan antzerkia. || Herr. Gertaera bitxi edo nahasia baina barregarria edo larritasunik gabekoa.  v  Komedia Grezia zaharreko Peloponeson hasi zen, eta, batez ere, Atenasen. Garai hartako idazle ospetsuena: Menander. Erdi Aroan, italiar Commedia Dell’Arte izan zen garrantzitsuena. Errenazimentuan, Jonsonen komedia satirikoa, Shakespeare-ren komedia erromantikoa, eta Frantzian, Molière-rena, dira aipagarrienak. XIX. Mendean, Oscar Wilde-k ohiturazko komedia landu zuen, Shaw-ek ideiazko komedia. XX. Mendean, Barrie-ren eta Giraudoux-en komedia erromantiko-komikoa izan da, Beckett-ek, berriz, absurdoa landu zuen bere komedietan, eta Shepard-ek, besteak beste, komedia beltza izenekoa.  v  Komedia amerikarra. Hogeita hamarreko hamarkadan Hollywood-en sortu zen film mota, suntsidura ekonomikoaren garai gogorretan halako baikortasun bat zabaldu nahi zuena: maitasuna, gizabanakoarekiko konfidantza, ametsak egia bilaka daitezkeelako ustea, dena humorez eta arinki emana.