komatula
iz. Zool. Antenodonidoen familiako zenbait ekinodermoren izena. Itsasoko izarraren tankerakoak izaten dira, baina haren aldean beso luzeak eta finak dituzte, bi alboetara arantza moduko garro luzeak dituztenak. v Komatula arrunta (Antedon mediterranea). Kaliz itxurako diskoa eta inguruan luzakin askoko hamar beso dituena. Gorri horixka edo hori moreantza izan daiteke. Mediterraneo itsasoan, urpean 80 m inguruan ibiltzen da. Planktona jaten du batez ere.