Kolonbo
(Zingaleraz Kolamba). Sri Lankako eta Kolonboko herrialdeko (3.700 km2 eta 3.200.000 biztanle) hiriburua eta portua, Sri Lanka uhartearen mendebalean, Kelani ibaiaren bokalean, Ozeano Barearen ertzean. 618.000 biztanle. Unibertsitatea. Aireportua. Grafitoa, tea, harribitxiak, kakaoa eta ikatza esportatzen dira bertako portutik. Industriak ez du garrantzi handirik: makina-lanabesa, janari industria, ehungintza, tabakogintza, ontzigintza. Aipagarriak dira, besteak beste, XVI. mendeko gotorleku zaharra, Pettah edo jatorrizko biztanleen auzoa, Santa Luzia katedrala, egoitza, XVIII. mendeko Wolvendahl eliza eta tenplu budista eta hindu asko. v Historia. Portugaldarrek sortu zuten Kolonboko hiria 1507. urtean eta gotorleku bat eraiki zuten bertan. Holandarrek konkistatu zuten hiria 1656. urtean eta bertan izan ziren, 1796. urtean britainiarrak heldu ziren arte. 1815. urtean bihurtu zen Sri Lankako hiriburu.