Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kolomna

Errusiako Errepublikako mendebaleko hiria, Moskova eta Oka ibaien bilgunean, Moskuko hiriaren hego-ekialdean. 153.000 biztanle. Burdinbide gaiak, metalgintza, ehungintza eta mekanika industria. Aipagarriak dira italiar arkitektoek XVI. mendean eraiki zuten kremlinaren hondakinak, Errenazimentu garaiko eliza (XIII-XIV. m.) eta Andre Mariaren Jasokunde katedrala (XV-XVI. m.).